top of page
PROIEKTUAREN AZALPENA

Lagundu Laguntzen, Erdi Mailako Elektromekanikako ikasleek Ikasenpresa programari loturiko “Enpresa Ekimen sortzailea” ikasgaian sortutako proiektu edukatibo-solidario bat da.

 

Proiektuak bi helburu nagusi ditu:

  • Gure ikasleen artean Ekintzailetza, erresponsabilitatea, konpromisua eta honelako baloreak finkatzea.

  • Egindako esfortzutik lortutakoa gizarteari eskaintzea, Gipuzkoako minbizidun haurren guraso elkartearekin(ASPANOGI) zuzenean kolaboratuz.

 

Lagundu Laguntzenetik planteatzen duguna da gizarteko edozein banakok egindako 28 gramoko (lata batek pisatzen duena) esfortzuen bitartez, denon artean elkartasun olatu erraldoi bat sortzea, gaixotasun hau jasaten duten haurren bizi kalitatea hobetzeko.

 

Horretarako erakunde ezberdinen laguntza jasotzen ari gara, hala nola Gipuzkoako hainbat La Salle ikastetxe (lata bilketarako gune finko batzuk eskainiz), TKNIKA (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa), Urbil Zentro komertziala edo Real Sociedad Fundazioa (Anoetako estadioko latak jasotzen lagunduz).

 

Gainera ekimen pertsonal ugari sortu dira, bai La Salleko ikasleen partetik, baita biztanle anonimoen partetik ere, beraien inguruneetan ekimen txikiak sortuz eta taberna, lokal eta erakunde ugari inplikatuz, La Salle Berrozpe ikastetxeak abiatutako proiektu honetan.

 

Ekimen edukatibo-solidario honetatik lortutako diru guztia ASPNOGI asoziaziori zuzenduko zaio bertan beharrezkoak diren inbertsio konkretu batzuk bideratzeko, beti ere haurren bizi kalitatea hobetu asmoz.

 

 

 

LAGUNDU GAITEZEN ELKARRI
bottom of page